IGA

Abesbatza


IGA Abesbatza, oraingoz, Irungo abesbatza gazte bakarra da. Ahots mistoen abesbatza da, 2019ko azaroan sortua. Gaur egun 15 eta 30 urte bitarteko gazteek osatzen dute abesbatza, Eneko Amundarain Irastorzaren zuzendaritzapean.


Ibilbide laburra izan arren, hainbat ekitalditan parte hartu du eta hainbat estilotako obrak interpretatu ditu.


Taldeak 2019ko abenduan egin zuen debuta Anakako (Irun) San Juan Bataiatzailearen parrokian, Irungo herriaren eta ingurukoen harrera bikaina jasoz.


Hainbat erakunderekin elkarlan eta elkartasun kontzertuak ere egin dituzte, besteak beste, Harmonia Ederrean eta Musikaste Andra Mari abesbatzarekin, Errenterian; online kontzertua, Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartearekin batera; René Zugarramurdiko Bidaia proiektuaren parte-hartzea; gabonetako kontzertua Landarbasoko Dizdizkarekin; Náyade abesbatzako 25 urteurrenaren kontzertuan partaide, Song of Universal; eta Verdiren Requiem-a Irunen.


Halaber, IGA Abesbatzak konfinamenduan zehar eta honen ondoren, Abesbatzak bere aktibitatea modu birtualean jarraitu zuen, bere sare sozialetan urrutiko entseguetan prestatzen dituzten lanak igoz. Aipatzekoa da, halaber, bideoak ez direla plataforma horietan soilik geratu, izan ere, horietako batzuk ETB1eko Eztabaidan saioan ageri ziren.